XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAKEA-LEKORNE

Abendoaren bihotza

Alabainan, asteazkena 15, eta oraino badugu zenbait arbol landaren landatzeko parada, eta gainerat goiata arbolen aurdikitzeko abendoaren 22, behera pena baita!

Bai, heldu diren egun hoietan da arbolaren aurdikitzeko sasoin egokia, eta horrela, etxegintzako zureria paregabea izanen da!

Airetik

Errak Pettan? Airetik, oraikoan punpetik!

Horren errailea, ez da pilotaria, beraz, segi dezagun beretik, gelditzen direnekin.

Hala nola nesketan ba gaztetxo eta gazteekin.

Oxarango Eveline - Idieder Mañuela eta Idieder Elena eta berriz ere Mañuela eta bixtan da helduetan, hor ditugula azkar: Filipe Hiriarte eta Xabi Errekarte, finala laurdenetarat helduak direnak.

Aldiz, lehiaketa nagusian parte hartuko dute: lehen mailean pare batek eta gaztetan halaber.

Gertatzen zauku ardura, lehiaketa batean galtzea eta bestean xapeldun ateratzea! Hor ikus?

Hirugarren adinekoak

Zertan gira: Orotan bezela ixil-ixila gure herrian, punpa handienak eginak eta gehienak, urratsak negurtuz ari direnak eta bulegoa berritu nahian eta batzu ez presatuak hor sartzeko!